XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Laiko itza bera era ezberdiñetara artu diteke.

Itza bera nahasia dago.

Nahasketa orrek irauten dun bitartean, sekulan ez da iritxiko kale-gizona elizako zuzendaritzan parte artzera.

Zer da apaiza?.

Bere berezitasuna zertan datza?.

Apaizgintzaren eraskiñak illuntzen digu.

Eraskiñak apaiz-izatearen muña ikusten galerazten digula esaten gendun asieran.

Orixe ta bera esan bear orain laikotzari buruz.

Laikotzaren eraskiñak laikotzaren berezitasuna zertan datzan ikustea eragotzi egiten digu.

Gure erri-gizonak (nik sekularrak eta Eliz lege-bildumak laikoak esaten dioguna) lenik auxe egin bear dute: laiko itzaren esan naia ta Lege-bildumaren mintzaira-bidea garbitu.

Itzaren auzia ondo erabaki.

Bestela irteera gabeko zulo batean sartuta geldituko dira, apaizak apaizgintzaren berezitasuna erabakitzen ez duten bitartean gelditzen diran bezelaxe.

Auzia garbitzen ez dan bitartean bai laikoak, bai mundutikoak, bai profesionalak beti baztertuak izango dira.

Laikotza, bizikera bat bezela artzen dan bitartean, EZIN sekularrak iñoiz ere Eleizako zuzendaritzan parte artzera eldu.

Contradictio in terminis da ori.

Alderdi batek aitortzen duna besteak ukatu egiten bai du.

Laiko ta une berean agintari-izatea ez ditezke alkarrekin uztartu.

Une berean agintari ta mendeko.

Beraz, laikotza bizikera bat bezela artzen degun bitartean, mundutikoak eta profesionalak praille ta elizgizonen agintaritza gogorraren azpian egon bear nai ta nai ez.

Baztar guzitan ikusiko duzu laikoa mundutiko danetik definitzen dala.

Zorioneko tenporaletik ain zuzen.

Baña ori ez da egia.

Ba-dira mundutiko ez diran laikoak, meza-gabeko zenbait praille esate baterako.

Eta laikoak, mundutikoak izanki, elizgizon diranak?.

Gertatu al diteke ori?.

Nik uste baietz.

Zer besterik dira gure katoliku ekintzako liberatuak?.

Zer besterik dira Rios eta mixiolari bezela joan zaizkigun neska-mutillak?.

Ez dira lagundi batean sartu.